Historian zehar euskarak mundu zabalean eraiki dituen zubiak eta egin dituen bidaiak aztertuko dira Euskararen Interpretazio Zentroak eskainiko duen bisita gidatu berezi honetan, zentroaren ikuspegi berri bat agertzeko asmoz.

Euskarak ibilbide historiko luze eta oparoa egin du, XVI. mendean Euskal Herriko baleazaleek tribu eskimalekin izandako harremanetik, XIX. mende amaieran AEBetako Kalifornian sortutako euskarazko egunkarietara.

Horretaz gainera, euskarak bere bidea egiten jarraitzen du nazioartean. Hala, egungo euskal diaspora inoiz baino aberatsagoa da, euskarak mugak gainditzen jarraitzen duela erakusteko.

Gazteleraz 11:30ean / Euskeraz 12:30ean

 

 

Ekintza mota

Euskara, mugez gaindi.

Eguna

2024 Urriak 19
Amaituta
11:30 am

TOPAGUNEA

Euskararen Etxea (Euskararen Interpretazio Zentroa). Agoitz plaza 1, Deustu-Bilbo.

Ekintzaren hizkuntza

Euskara, Gaztelera

INFORMAZIO ETA ERRESERBAK

Gazteleraz 11:30ean / Euskeraz 12:30ean 94 402 80 81 / info@euskararenetxea.eus

ANTOLATZAILEA

Euskararen Etxea

HURRENGO ERREPIKAPENAK

Hurrengo errepikapenak