2025/06/01 – 2025/09/30

«Ibilbide Historikoak» programaren 15. edizioak proposamen kultural eta historiko bat egiten du, bisita gidatuen programa zabal baten bidez lurraldea bertatik bertara ezagutzeko. Ekainetik irailera, herritarrek aukera izango dute ondare-balio handiko lekuetan sartzeko eta berriz ezagutzeko, bisita espezializatuen bidez.

Bederatzi ibilbide ezberdin eskainiko dira: burdinoletako ibilbideak, arkeologia-ibilbideak eta zin-bideak.

«Ibilbide Historikoak» programaren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak, berriz ere, aukera eman nahi dio jendeari udako hilabeteetan Bizkaiko ondarearen altxor nagusiak eta haien natura- eta paisaia-ingurune paregabea eta harrigarria ezagutzeko. Bisita gidatuek Euskal Herria Museoaren, El Pobal burdinolaren eta Arkeologi Museoaren aholkularitza dute, bai eta Bizkaiko historiako monumentu paregabe horien indusketan, ikerketan eta kontserbazioan parte hartu duten profesionalen aholkularitza ere.

Ibilbide historikoetako bisita guztiak kontsultatzeko, jo webgunera, deitu 688.856.689 telefono zenbakira edo bidali mezu bat ibilbideak@bizkaia.eus posta elektronikora.

INFORMAZIO GEHIAGO

 

 

 

 

Tags: No Tags Available

Ibilbide Historikoak 2025

Date

2025 Ekainak 01 - 2025 Iraliak 30
Hasi da
8:00 am

Ekintzaren hizkuntza

Euskara, Gaztelera