

Lekeitioko euskara: beren interesa alderdi linguistikotik
Euskararen aldakortasuna hizkuntza biziaren seinale da, eta Lekeitioko aldaerak baditu hainbat ezaugarri aldakortasun horren adibide direnak, batzuk euskararen beste hizkera batzuekin partekatuak, beste batzuk, ostera, euskara ez diren beste hizkuntzetan topatzen ditugunak.
Hizkuntzalari baten betaurrekoak jantzita, baina hizkuntzako kontuez jakinmina daukan edonori zuzenduta, Lekeitioko euskerak erakusten dituen erabilera batzuk izango ditugu mintzagai (azentua eta intonazioa, aditzen formak, espresibitatea adierazteko modu berezi batzuk…).
- Erreserba Ondarean: Ez