Soinua dagoen tokian, bizitza dago. Gaur egun gehienetan isiltasunean murgilduta dauden auzoak, basoak… soinuen eztanda bat izan ziren, eta horietako asko desagertuta, gure entzumen-memoriaren parte dira egun.

Mailuaren dilin-dalanak segaren gainean, zintzarriak belardietan, edozein jardueraren soinu erritmikoa, batzuetan ezkaratzetik berotutako elkarrizketak, eta musika, batez ere musika… izan ere, auzokide talde bat elkartzen zen lekuan, edozein arrazoi bitarte, musika zegoen. Eta norbait bakardadean zegoen lekuan, musikarekin ere laguntzen zuen bere burua. Baserri edo artzain-txabola bakoitzean tresna bat zegoen, eta erabiltzen zekien norbait, denek ezagutzen zituzten doinu eta abesti batzuekin.

Eta musika dagoen lekuan, bizitza dago.

Musika hau eta bere instrumentuak berpizteko, Arantzazun (Arratia) Juan Maria Beltran (Soinuenea Museoa) musikologo adituak eta Ander Barrenetxea txalapartariak osatutako duetoa entzuteko aukera izango dugu, herri musika honi buruz hitz eginez, bere instrumentuak azalduz eta erakutsiz… eta ibarrean aspaldian entzuten ez diren notak dituzten piezak interpretatuz.

Hori guztia Arantzazuko San Pedro tenplu barrokoaren eszenatoki paregabean.

Musika herrikoia, nota ahaztuak (Juan Maria Beltran eta Ander Barrenetxea)

Date

2025 Maiatzak 09
7:00 pm

TOPAGUNEA

Arantzatzuko San Pedro elizan

Ekintzaren hizkuntza

Euskara

INFORMAZIO ETA ERRESERBAK

Asier Pérez de Eulate – basurde@gmail.com

ANTOLATZAILEA

Arantzatzuko Udala