
Haritz eta pago-motzez betetako baso ederretan barrena, Urkiolan garai bateko euskaldunen bizimodura hurbiltzen gaituzten arrastoak ezagutzeko bisita egingo da.
Eta ez hori bakarrik. Euskal Herriko izaki mitologiko nagusiaren gordelekua ere ezagutuko dugu: Anbotoko Mariren koba.
Anboto mendilerro ikusgarri bateko tontorrik altuena da. Natur parkeak gailurrak igotzeko eta senderismorako aukera asko ekaintzen ditu.
Historia handiko tokiak ere badira: Urkiolako santutegia, esaterako. Santutegiaren aurrean, harritzarra ere badago. Kondairaren arabera, bikotekidea aurkitzen laguntzen du hiru buelta emanda.