
Neandertaleen ibilbideak.
Neandertalak, Paleolito garaiko ehiztari-bilatzaile nomadak, 200 mila urtez Euskal Herrian zehar mugitu ziren. Gizaki hauen bizimodua, historia eta moldatzeko gaitasuna ulertzeko beraien mugikortasun estrategiak ulertzea ezinbestekoa da. Hitzaldi honetan fenomeno honen konplexutasuna ezagutzera emateko zenbait bide jorratuko ditugu.
Hasteko, Paleolito garaiko mugikortasuna aztertzeko dauzkagun baldintzak aurkeztuko ditugu, ondoren, Neandertalen mugikortasuna aztertzeko zein zantzu jarraitu behar ditugun aipatuko dugu. Amaitzeko, datu guzti hauek, mugimenduen estrategia aldakorrak argitzeko zelan erabiltzen ditugun azalduko dugu.
Hitzaldia Joseba Rios Garaizaren eskutik.
-
Informazioa eta erreserbak:
Leku-kopuru mugatua
944 04 09 90 arkeologimuseoa@bizkaia.eus -
Topagunea:
Foru Agiritegiko Ondare Ekitaldi Aretoa. María Díaz de Haro 11-1 Bilbo
- Antolatzailea: Arkeologia Museoa
