

NERBIOI ITSASADARRA. MAREEN ARTEKO BIZITZA [Punta Begoña, CAST]
Bisita gidatuak argazki- eta ikus-entzunezko erakusketa berrira
“Nerbioi itsasadarra. Mareen arteko bizitza” erakusketan jakintzak, teknikak, ogibideak, kirolak, errituak, ospakizunak eta gizarte-ohiturak bildu dira: horiek guztiek, ondare paregabea, guztiona, sortu dute Itsasadarrean, mendez mende. Urtebetez ikertzen aritu ondoren, argazki eta bideo argitaragabeen eta elkarrizketen bidez osatutako erakusketan aurkeztuko da.
Punta Begoña Fundazioak eta Itsasmuseumek, Itsasadarrak bezala, herriak eta herritarrak lotzen dituen erakusketa hori ezagutzeko gonbit egiten dizute bi kokalekuetan egingo diren bisiten bidez. Getxotik Bilboraino, Hiribildutik Abraraino: itsasaldien arteko bizitzak lotzen dituen bi toki estrategikoetan.
Hizkuntza: euskara / gaztelania.
Elkargunea: Punta Begoña Galeriak, Getxo (sarrera: Ereaga z/g) eta Itsasmuseum, Bilbao (Ramón de la Sota 1 kaia).
Eguna eta ordua: Bisitak aldi berean Punta Begoñan eta Itsasmuseumen izango dira: urriaren 1ean eta 7an, 12:15ean, euskaraz. Urriaren 6an, 12:00etan, eta urriaren 8an, 17:30ean, gastelaniaz.
Gazteen bisitaren eguna eta ordua (12 urtetik gorakoei egokitutako bisita parte-hartzailea): urriaren 6an, 17:00etan, euskaraz. Urriaren 7an, 11:00etan, gaztelaniaz.
Antolatzailea: Punta Begoña Fundazioa eta Itsasmuseum.
Laguntzaileak: Getxoko Udala eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.
Informazioa eta erreserbak: Punta Begoñara bisitak www.puntabegonagetxo.eus
Itsasmuseumera bisitak [email protected] / 94 608 55 00
Irisgarritasuna: Punta Begoña gaur egun berreskuratzen ari den monumentua da eta horregatik ez da guztiz irisgarria.
Oharrak: Bai Punta Begoñarako zein Itsasmuseumerako bisitak aldez aurretik erreserbatu behar dira www.puntabegonagetxo.eus -en eta [email protected] -en /94 608 55 00
Punta Begoñara bisita egiteko, zapata erosoa eta hotzik ez izatekoa arropa ekartzea gomendatzen da.
- Erreserba Ondarean: Ez