ZEANURI- UDALA / ALTZUSTA KOFRADIA ZEANURIKO KOFRADIEN ARTEKO BOLA TXAPELKETA. Txapelketa.   Bola-jokoa gaur egun kirol minoritarioa bada ere, antzina pilota bezain ezaguna izan zen. Azken urteetan ehunka bolatoki galdu dira eta, batez ere, belaunaldiz belaunaldiko kultura-transmisioa eten da. Zeanurin udan banakako txapelketa jokatzen da ermita ondoko honako bost bolatokietan: Altzuan; Undurragan; Ipiñaburun; San Juston eta San Lorentzon. Denboraldiari amaiera emateko, Altzustako bolatokian taldekako txapelketa jokatzen da: kofradien arteko bola txapelketa. Bertan, udalerria osatzen duten zazpi kofradiek parte hartzen dute.

Hizkuntza: Euskara / Gaztelania.

Elkargunea: Altzustako San Migel ermitaren ondoko bolatokian.

Eguna eta ordua: Irailaren 30ean, larunbata, 17:00etan.

Antolatzailea: Zeanuriko Udala eta Altzustako kofradia.

Informazioa: Zeanuriko Udala : 946739146.

Oharrak: Ez da erreserbatu behar. Leku-kopuru mugagabea.

Tags: ZEANURI

ZEANURIKO KOFRADIEN ARTEKO BOLA TXAPELKETA

Eguna

2023 Iraliak 30
Amaituta
5:00 pm

Ekintzaren hizkuntza

Euskara, Gaztelera