GR 282 Artzaintza naturbidea.

GR-282, artzaintzaren naturbideko hirugarren etapako tarte bat, hain zuzen ere. Udako eta udazkeneko hilabeteetan artaldeak mendiko larreetan elikatzen ziren. Haranetatik igotzean eta mendietatik jaistean abereek markatutako eta kontserbatutako bidezidorretako batzuk ezagutuko ditugu. Bide hauetatik ibiliz, gure paisaiak eta tradizioak zainduz eta naturaren kontserbazioaren alde hainbeste egin duten eta egiten jarraitzen duten artzainguztiekin gogoratuz, beraien lana […]
60 urte Arratiako tranbia barik (1964-2024)

Hitzaldia Jon Urutxurturen eskutik 2024ko azaroaren 30ean 60 urte beteko dira Arratiako tranbia desagertu zenetik. Arratiako tranbiaren historia grafikoa (1902-1964) liburuan oinarrituz, denboran zeharreko bidaia bat egingo da Jon Urutxurturen eskutik, garraiobide hark Arratiarentzat eta arratiarrentzat izan zuen garrantziari gainbegiratua emanez.
Zeanuri – Ubide: Larreen zeharkaldia.

Duela mende bat baino gehiagoz geroztik, Ubideko eta Zeanuriko Udalak urtero biltzen dira larreen mankomunitatearen kontuak kitatzeko. Ehun urtetik gorako bilera hori aprobetxatuz, zeharkaldia antolatzen da bi udalerrien artean, Gasteiz eta Bilbo elkartzen zituen Erdi Aroko bidarritik doana. Hamabi kilometroko mendi ibilaldia izango da, zailtasun ertainekoa.
Euskal mitologia Gorbeian

Hainbat eta hainbat dira mitologiari buruzko kondairak. Kasu honetan, Saldropo inguruan, 4 km-ko ibilbide gidatu bat burutuko dugu, euskal mitologian aditua den Koldo Alijostesen eskutik. Bertan, antzinatik ahoz aho gure aitita eta amamek helarazitako istorio miresgarrietako pertsonaia mitologikoak berpiztuko ditugu.
ZEANURIKO KOFRADIEN ARTEKO BOLA TXAPELKETA

ZEANURI- UDALA / ALTZUSTA KOFRADIA ZEANURIKO KOFRADIEN ARTEKO BOLA TXAPELKETA. Txapelketa. Bola-jokoa gaur egun kirol minoritarioa bada ere, antzina pilota bezain ezaguna izan zen. Azken urteetan ehunka bolatoki galdu dira eta, batez ere, belaunaldiz belaunaldiko kultura-transmisioa eten da. Zeanurin udan banakako txapelketa jokatzen da ermita ondoko honako bost bolatokietan: Altzuan; Undurragan; Ipiñaburun; San Juston […]