Bisita gidatu berezi honetan, Alde Zaharreko zazpi kale historikoen sorreran sakonduko dugu, haren hirigintza ulertzeko gakoak eskaintzen dizkizugularik. Zer logikari jarraitu zioten kaleak antolatzerakoan? Zer irizpide urbanistikok moldatu zuten gaur egungo egitura? Nolako arkitekturaereduak dira ikusgai, eta nola lagundu du arkeologiak gure iraganeko egiturak argitzen? Bisita honetan, gure hiriaren oinarri izan ziren eredu urbanistiko eta arkitektonikoak ezagutuko dituzu, ikuspegi historiko eta arkeologiko batekin.