Cartel de la jornada homenaje a las escuelas de aprendices

Ekainaren 3an Itsasmuseumek Bizkaiko lantegietako ikastunen eskolen omenezko jardunaldia ospatuko du.


Iñaki Irasueguik -La Navaleko zuzendari nagusi ohiak eta ontziolako eskolako ikaslea izandakoak- moderatutako topaketa ireki honetan, protagonisten eskutik ikastun-eskolak ezagutzeko aukera izango dugu.

Jardunaldia mahai-inguru batekin hasiko da. Bertan zentro ezberdinetato ikasle ohiek prestakuntza-eredu horren berezitasunez hitz egingo dute non enpresek beraiek irakasten zieten etorkizuneko langileei haientzat burutuko zuten lanbidea; ikasketa-planez arituko dira sarbide-probetatik eguneroko gorabeheretara, burutzen zituzten zereginez eta instalazioez, irakasleez, harreman pertsonalez, diziplina arauez, profesional gisa izan zuten bilakaeraz, etab.

Ondoren solasaldi irekia izango da, bertaratutakoei parte hartzeko, esperientzia pertsonalak kontatzeko edo haien ikuspuntua emateko aukera emango diena.

Bukatzerakoan edari bat eskainiko da museoko atrioan.

Cartel de la jornada homenaje a las escuelas de aprendices

IKASTUNEN ESKOLAK: BIZKAIKO TALENTU HARROBIA XX. MENDEAN

Data 2024KO EKAINAREN 3A, ASTELEHENA 18:00

Topagunea

Itsasmuseum Bilbao

Ekintzaren hizkuntza

Gaztelania

Prezioa

Doan

Informazio eta erreserbak

Sarrera librea. Ez da beharrezkoa aldez aurretik erreserba egitea.

Antolatzailea

Itsasmuseum Bilbao

Newsletter

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD