Gure aurrekoen garaian, urteko hainbat hilabetetan zehar oinarrizko elikagaia izan da gaztaina. Kirikinesiak gaztaina-kirikinoak pilatzeko eta egoera onean kontserbatzeko hesiak ziren, egurrezkoak zein harrizkoak. Azken hauek harri lehorrez eraikita egonik, gaztainadian bertan eraikitzen ziren.
Antzasti museoaren inguruetan holako baten berreraikuntzari ekin diogu eta bisita gidatua egingo dugu. Horrez gain, gaztaina oinarri duten hainbat plater aurkezteko eta dastatzeko aukera ere izango dugu.
