Herriko saregile eta enpakadora batzuk euren testigantza partekatuko dute antolatutako hitzaldian. Enpakadorak portuan eginten dute lan, bertan arraina garbitu, sailkatu eta paketatzen dute, gero saltzeko. Lan-baldintzak, lankideen arteko giroa eta eguneroko bizitza ezagutuko dugu testigantzei esker.
Bestaldetik saregileen lanbidea zertan zetzan ezagutuko dugu; arrantza-sareak egitea, konpontzea eta mantentzea azalduko digute. Bere lana funtsezkoa zela ere azpimarratuko da sarerik gabe arrantzaleek ezin baitzuten lanik egin.