Hitzaldia Ramón Garitano Garitanok eta Simón Garitano Ruiz de Azúak emango dute. Bertan, Garitano Arquitectura estudioaren hiru esku-hartze azalduko dituzte: siderita kiskaltzeko labeen birgaitzea Ortuellako erabilera anitzeko eraikinerako; urbanizazioa eta espazio lagungarriak Sestaoko 1. labe garaian, eta Euskadiko industria-ondare higigarriaren biltegi bisitagarria Lutxanan.
Besteak beste, printzipio hauek azpimarratuko dituzte: lehendik dauden ondasun baliotsuak errespetatzea; eraikuntza berriak gehitzea, ondare-ondasunaren historiari erantsitako geruza gisa, eta industria-ondarea hirian integratzea.
