Ilgner eraikina eta Ercrosen nabeak

Hitzaldia Ilgner eraikineko ekitaldi aretoan. José Eugenio Villar (Historialaria), Ibon Oterino (Fisikaria) eta Josu Gómez (Arquitektoa). Ilgner eraikina hormigoizko eraikina da, monumentalismoagatik nabamena. 1927an eraiki zuten, transformazio elektrikoko bi Ilgner multzo zituen azpiestazio bat hartzeko. 2000. urtean birgaitu zuten, egungo BIC Ezkerraldea enpresa-inkubagailua hartzeko. Ercroseko nabeak Estatu osoko zurezko egituraren adibiderik sofistikatuentzat jotzen dira. Barrualdean […]
Uraren ibilbidea

Etxebarriako urtegi zaharraren inguruan 5 km inguruko ibilbide zirkularra. Urtegiaren presa 1897an amaitu zen, eta berrikuntza handia ekarri zuen, hormigoia erabili baitzuten. Urdandegietako burdinola zaharraren aztarnak ere bisitatuko ditugu (XVI. mendean bazegoen horren berri), baita Tellituko auzunea ere, baserri kubiko laukizuzenak dituena. Hori guztia edertasun eta biodibertsitate handiko txoko harrigarriak dituen ingurune batean.
Lutxanako geltokia, La Roblako trenbidea

Lutxanako geltokia trenbide-lotune garrantzitsua izan da, La Roblako trenbidearekin lotuta bereziki, eta salgaien trafikorako gune intermodala izan da. Geltokiaren eraikina eta azpiegiturak bisitatuko ditugu eta hizlarien eta parte-hartzaileen artean etorkizuneko museoaren proiektuaren inguruan eztabaidatuko dugu.
Barakaldoko langileen etxebizitza

XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, gero eta ugariagoa zen langile-populazioarentzat etxebizitza duinak eta higienikoak eskaintzeko beharra, arazo larria izan zen industrializazio handiko eremuetan, hala nola Barakaldon. Bizileku-krisi horri erantzunez, Etxe Merkeen Legeek langileen eta haien familien bizi-baldintzak hobetzea helburu zuten etxebizitza-kooperatibak eraikitzea bultzatu zuten. Barakaldon, ekimen horiek Europako eraginak zituzten diseinuen kalitate arkitektonikoagatik […]
Geralekuan, mesedez!

Bilboko Trenbide Lagunen Elkartearen bisitaldia, bidaia “Azulito”n eta bisita Orconera Bildumara Denboran zeharreko bidaia egingo dugu Bilboko Trenbide Lagunen Elkartearen instalazioak eta trenbide-ondare historiko joria ezagutzeko. Ondoren, “Azulito” mitikora igoko gara eta, aurrera!, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren industria-ondare higigarriaren gordailua den Orconera Lutxana Bildumaren instalazioetaraino. Han, denboraren mobiolari eragingo diogu eta […]
HARRAPATU EGUZKIA URDINEAN!

Zianotipia esaten zaio XIX. mendearen amaieran, besteak beste, argazkiak, agiriak edo mapak kopiatzeko erabiltzen zen prozesuari. XX. mendearen amaiera arte erabili zen industrian, baina teknologiaren aurrerapenek arte-eremura zokoratu dute teknika hura. Zianotipia berreskuratzeko eta horren garrantzia nabarmentzeko, tailer praktiko bat antolatu dugu, helduentzat nahiz 7 urtetik gorako umeentzat, nork bere konposizioa egin dezan.
Dultzainen erakustaldia

Metalezko dultzainak fabrikatzeko erakustaldia eta Barakaldoko melodiak. Dultzaina Euskal Herriko jaiak eta erritu tradizionalak girotzeko erabiltzen zen artzain-tresna bat da. Lutxanako Dultzaina Tailer-Eskolak 25 urte baino gehiago daramatza instrumentu hau eta inguruko doinuak berreskuratzen. Erakustaldi honetan metalezko dultzainaren fabrikazioa erakutziko digute eta dultzainerazko doinu batzuk entzungo ditugu. Leku mugatuak, izena ematea beharrezkoa da. Informazioa eta […]
ApicARTE. Erlauntzak Errekatxon

Gaztainondozko erlauntzak bigarren bizitza batekin. Javi Gustranek zura landu egiten du, eta duela 80 urte baino gehiago Errekatxon erabilitako gaztainondo-enborrean egindako erlauntzak lantzen eman du denbora bat. Erlezaintza osagarri bat izan zen eta izaten jarraitzen du landa-ekonomian. Berreskuratu diren erlauntzak Errekatxokoak dira eta auzoko bizilagunek egin zituzten. Jarduera honetan, Javi Gustranen eskutik pieza bakoitzaren historia […]
Agate Deunako bideak

Agate Deuna inguruko ondare inmateriala ezagutzeko oinezko ibilbidea. Agate Deuna eguna otsailaren 5aen ospatzen da, XVI. Mendeko Agate Deunaren baselizaren inguruko herrietako biztanleek egiten duten erromeriarekin. San Blas lokarriak eta erroskillak saltzen den azokaz gain, mezak daude goizeko ordu desberdinetan. Baina tradizio honek Juan Santamariaren eskutik ibilbidean zehar ezagutuko ditugun ondare-elementu gehiago biltzen ditu. Elkargunea: […]