Punta Begoña zuzenean

Irratia eta Ondarea’ zikloaren bigarren edizioa Urrian, Punta Begoña irratiz eta ondarez beteko da, zuzenzuzenean eta gizarte osoarentzako eredu irekia eskainita. Aurten, ondare arkitektonikoaren eta ondare horrek gure bizitzetan daukan presentziaren askotariko proposamen atsegina landuko da. Aurrez aurre, uhinen eta sareen bidez, Punta Begoñatik mundura, jarduerara milaka pertsona berriro erakartzeko asmoz.
Bariko San Nikolas Baseliza

Getxoko Udalak Algortako Portu Zaharrean dagoen higiezina berreskuratzeko egin berri dituen lanen ondorioz, obraren ondare-azterketa historikoa eta jarraipen arkeologikoa egin dira. Bisita gidatua zaharberritzeaz eta azterketa arkeologikoaz arduratzen diren teknikariekin batera egingo da. Bertan, higiezin horren iraganean barruratuko gara baseliza izan zenetik, gero marinelen kofradia, nautika eskola, epaitegiko eraikin osagarria eta, azkenik, udalak kudeaketako etxebizitzak.
Punta Begoña, historiaren lekuko erostezina

Punta Begoña galeriak Howard Hughes bizkaitarra izan zen Horacio Etxebarrietaren eta Ricardo Bastida arkitektoaren arteko bilera zoragarri baten emaitza dira; bi-biek Europako arkitektura modernoaren ikurretako bat eraiki zuten gure historiako funtsezko leku baten gainean. Bisitak bilera haren sekretuak erakutsiko dizkigu, «gertakarien lekuan» bertan, ikus-entzunezko teknologia berrienak eta birtualenak erabiliz.
Hilerri bat itsasora begira

Bizkaiko hilobi-artearen adibiderik bikainenetako batzuk dituen hilerri honi darizkion artea, bakea eta edertasuna. Bisitari esker, hilerria nola diseinatu zen jakingo duzu, Getxoko itzal handiko familia batzuen arbasoak ezagutuko dituzu, eta hilobi-eraikuntzen inguruko kutsu espiritualaz blaituko zara. Hilerriaren kokapen ikusgarria dela eta, kostaldearen ondoan, “itsas hilerrien” motakoa da, Bermeokoaren eta Lekeitiokoaren antzera.
Getxoko Andra Mari elizaldea

Bideak lurrean marraztutako lerroak dira; Andra Mariko bideak, aldiz, getxoztarren bizimoduaren eta beharren marrak dira. Elizaldeak bere sorrera darakutsa; Getxok egin duen bidearen hasiera da. Hango estrata eta bidexkek basora, hondartzara, arroketara edo itsaslabarrera eramango gaituzte, eta baserriek moldatu duten paisaia erakutsiko digute. Getxo askotarikoa eta koloretsua da, nekazaria, arrantzalea eta industriala, hareharriz eta marmolez […]
Jauregiko arroken istorio sekretuak

Bizkaia Zubian hasiko dugu ibilbidea eta pasealekutik abiatuko gara Getxoko bazter zoragarriak ezagutzera, kasurako, Evaristo Txurruka monumentua eta Etxe Handien pasealekuan dauden jauregiak, Punta Begoña galerien ondoan amaituta. Bidean zehar, herriaren historiaren eta arkitekturaren arteko loturaz hitz egingo dugu, bidean ikusiko ditugun harri ederrez apaindutako jauregitxoak hizpide hartuta.
Neguri

Neguriren sorreran, trena dago, bai eta XIX. mendeko desamortizazioak, Ingalaterratik ekarritako higienismoa eta ostatuen erosotasunari buruzko ideiak, Karlismoaren osteko euskarari buruzko ikuspegia, burdinaren inguruko ekonomiak sorturiko gizarte-klase berri baten nahiak eta beste hainbat gauza ere. Neguri deritzon auzoa ideia horien guztien isla da, eta bertako etxeetan, gaur egun, horrela pentsatzen zuten pertsonen aztarna ugari aurki […]
3D inprimaketa tailerra: arkitektura ondarea irudikatzen

Jakin nahi duzu zelan inprima daitekeen 3Dn eta eskalan, esate baterako, Evaristo Txurrukaren monumentu enblematikoaren edo Aixerrotaren erreplikarik? Fabrikazio digitalari esker, ondare arkitektonikoa eta kulturala eskaneatu, diseinatu eta hiru dimentsiotan inprima daiteke, ezagutu, partekatu eta, batez ere, gozatu ahal izateko. Tailer horretan, fabrikazio digitaleko teknologiak erakutsiko ditugu, 3D Diseinuak eta Inprimaketak gure inguruneko ondarea eta […]
Errotatik dorrera: Bolue ibarreko arkitektura

Getxo, Berango eta Erandio lotzen dituen Martiartuko bide zaharretik barrena, Bolue ibarreko ondare arkitektonikoa ardatz duen ibilbide gidatua egingo dugu. Ibilbideari esker, paisaiaren osaeraren bilakabideaz jakingo dugu antzinako errota, pasabide, zubi eta Martiartuko dorretxe enblematikoari erreparaturik. Bidean zehar, balioa emango zaie aurkintza natural horretan egun zutik dirauten elementu historikoei. Getxoko ibar berezienetako batean, historiaren, lurraldearen […]
Romo auzoko arkitektura ondarea

Romo nortasun soziologiko eta hiritar bereizia duen Getxoko auzoa da. Bi ezaugarri horiek auzoko herriondare arkitektonikoa zedarriztatu dute. Bertako kaleetan, besteak beste, Luis Arana, Angel Libano, Emiliano Amann eta Celestino Martinez arkitektoek diseinatutako lehen eraikinen aztarnak aurki ditzakegu. Nolanahi ere, ondare arkitektonikoz haratago, Romo auzoa ondare historiko eta sozial aberatsaz jantzi da historian, auzoaren hazkundea […]
Hilerri bat itsasora begira

Bizkaiko hilobi-artearen adibiderik bikainenetako batzuk dituen hilerri honi darizkion artea, bakea eta edertasuna. Bisitari esker, hilerria nola diseinatu zen jakingo duzu, Getxoko itzal handiko familia batzuen arbasoak ezagutuko dituzu, eta hilobi-eraikuntzen inguruko kutsu espiritualaz blaituko zara. Hilerriaren kokapen ikusgarria dela eta, kostaldearen ondoan, “itsas hilerrien” motakoa da, Bermeokoaren eta Lekeitiokoaren antzera.
Neurtu zure urratsak: irisgarritasuna ondarean

Ibilbide gidatua Getxon dauden eta Gizateriaren Ondare diren lau monumentutara. Jarduerak dirauen artean, partehartzaileek leku horien irisgarritasun fisikoa ebaluatuko dute, ASEBIER elkarteak garatutako Asebiometroa erabiliz. Zeinahi herritarrek egin dezake jarduera, ondare arkitektonikoaren gaineko begirada kritikoa eta inklusiboa sustatzea helburu duelarik. Esperientzia enpatikoagoa sustatzeko, gurpil-aulkiak eta makuluak eskainiko zaizkie jarduera beste ikuspegi batez probatu nahi dutenei.