Lekeitio eta inguruko ontzigintzaren historia zizelkatuz

Hizlaria: Aitor Leniz Atxabal. Euskal ontzigintzaren jatorriaren inguruan auzi ugari daude baina, argi dagoena da Erdi Arotik aurrera behintzat, arrakasta handia bizi izan zuela Euskal Herrian. Hala eta guztiz ere, bere garapena ez da berdintsua izan portu guztietan, eta horregatik, ikertzeko orduan dauden zailtasunak aintzat izanda, Behe Erdi Arotik hasi eta Aro Garaikidera arteko Lekeitio […]

Mendieta ontziola: zaharberritze-prozesua

1917an eraikitako egurrezko egituradun ontziola horretan, Mendieta familiako lau belaunaldik lan egin zuten ontzigintzan, eta euskal ontziola tradizionalen ezaugarriak gordetzen dituen bakarra da; Kantauriko kostaldean tipología horrekin gelditzen den azkena. 2016an hasitako zaharberritze-zientifikoa 2023an amaitu zen eta, orain, alboko etxearen birgaitze-lanak gauzatzen ari dira. Bisita gidatuan, monumentu-multzoaren zaharberritze-prozesua azalduko da. OHARRA: irisgarritasuna ez da oso […]

Lekeitio 700: “Euskaran gizarte mailan gertatzen ari den aldaketa”

Hitzaldiaren helburua Lea Artibain euskararen egoera nolakoa den azaltzea eta gaiari buruz elkarrekin hausnartzea da. Eskualdea izango da abiapuntua eta errealitate orokor horretatik Lekeitiok dituen berezitasunei erreparatuko diegu. Herri mailako hurbilketak azterketa-eremua ukigarriagoa egiten badu ere, euskararen egoera eta erabilera ez da homogeneoa gizarteko esparru eta talde guztietan. Ez alferrik esan ohi da euskararen erabilerak […]

Lekeitioko errekak: emakumeen lantoki eta bilgune

Lekeition izan ziren erreken (garbitegiak) memoria berreskuratu nahi izan dugu erakusketa honekin. XIX. mendetik aurrera errekak eraiki ziren udalerri ia guztietan arropak eta bestelako ehun eta oihalak garbitzeko. Lan gogor hau emakumeek egiten zuten, hasieran ibai ertzetan, geroago eraikitako erreketan, herritarren osasuna eta bizi kalitatea mantentzeko ezinbestekoa izan zena. Lantoki horiek, emakumeen sozializaziorako espazio ere […]

Lekeitioko euskara: beren interesa alderdi linguistikotik

Euskararen aldakortasuna hizkuntza biziaren seinale da, eta Lekeitioko aldaerak baditu hainbat ezaugarri aldakortasun horren adibide direnak, batzuk euskararen beste hizkera batzuekin partekatuak, beste batzuk, ostera, euskara ez diren beste hizkuntzetan topatzen ditugunak. Hizkuntzalari baten betaurrekoak jantzita, baina hizkuntzako kontuez jakinmina daukan edonori zuzenduta, Lekeitioko euskerak erakusten dituen erabilera batzuk izango ditugu mintzagai (azentua eta intonazioa, […]

Ondarea Bizkaia

Ondarearen Europako Jardunaldiak

BizkaiKOA
María Díaz de Haro, 11-1ª
48013 Bilbao

944066340

ondareabizkaia@gmail.com

Jarraitu gure sare sozialak:

Online Buletina

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD