Ama samur oŕek magalpetu gaizuz

Zaldibarko Miraria Ama Birjinari eskainitako kaperaren eraikuntzak 100 urte bete dituen honetan, une egokia da Ondare hori aldarrikatzeko. Erakunde publikoak, elizakoak edota sektore pribatuarekin lotura daukaten monumentu eta eraikin handiak, erreferentziazko artelanak, etab. baino haratago doan ondarea da Zaldibarko kapera. Juan de Aranoa euskal margolari ospetsuak apaindutako eraikina da, urteetan zehar oharkabean pasatu den bitxi […]
Bainuetxearen ohiartzuna

Jatorrizko izena Zaldua bazen ere, herriko erdigunean izandako bainuetxearen eraginez, 1923an Zaldibar izena jartzea erabaki zuen udalak. XIX. mendearen erditik, trenean bidaiari asko etortzen zen herrira, atseden hartzera batzuk eta osasunerako ur tratamenduak hartzera beste batzuk. Hotela ere eraiki zen. 100 urte dituen ospital psikiatrikoak hartu zuen bainuetxearen lekua gero. Bisita gidatu honetan, puntu garrantzitsuenetako […]
Sorginen prestaketak

Badakigu sendabelarrak aintzinatik erabiltzen direla, baina, noiztik erabiltzen ditu gizakiak? Gure arbasoek inguruko landareak zituzten eskura elikatzeko eta sendatzeko, eta hainbat erabilera eman zieten haiei: elikadura, medikuntza, errituak… Ez dago zalantzarik mendeetan zehar sendabelarrek garrantzi itzela izan dutela, horien erabilera kontuan hartzekoa dela eta transmisioari esker horien ezagutza eta erabilera gaur egunera iritsi direla. Mentxu […]