1940an hona trenez lan bila heldu zenak zer uste izan zuen Elorriori buruz? Ziurrenik, ez zitzaion ezta bururatu ere egin bere auzoan eta bere lantegian bisita gidatuak burutuko ziratekeenik. Bere begirada berreskuratzeko, gure ondare ezezagunean zehar ibiliko gara: langileen auzuneak.
Kontrastez betetako bisita, zeinean hainbat belaunalditako gizonek zein emakumeek udalerria nola aldatu den erakutsiko diguten. Gainera industria-ondarearen inguruko hainbat esperientzia ezagutuko ditugu, lana izanik ibilbidearen ildo nagusia.