Eulalia Abaituak XX. Mendeko emakumeen euskal unibertsoa erretratatu eta egunerokotasunaren esentzia irudikatu zuen. Kulturarteko topaketa honetan, zenbait emakumek Eulaliaren lanaren inguruan hausnartuko dute; hortaz, aukera izango dute bere lanean irudikatutako
emakumeen euskal unibertsoa birdefinitzeko eta egungo Bizkaira eramateko.
Ekitaldi honen helburua emakume anitzen usteak eta bizipenak partekatzea eta inklusioa sustatzea da, “Eulalia Abaituaren emakumeak” erakusketan oinarrituta.