Urriaren 22tik 24ra Muxikebarrin, Algortan, GetxoExpress film laburren lehiaketa burutuko da, ondarea aintzat hartzearekin, sentsibilizatzearekin eta hedatzearekin lotuta dagoena.
Lehiaketa, film laburrak 42 orduko epean grabatu eta editatzean datza. Parte-hartzaileek gutxienez 2 pertsonez osatutako taldeetan parte hartu beharko dute eta gazteek, emakumeek eta aniztasun funtzionala duten pertsonen parte hartzea sustatzea nabarmenduko da. Aurkezten diren lanetan, antolatzaileak proposatutako hiru kokalekuetatik bi agertu beharko dira. Film laburrak urriaren 24an, 18:00etan, proiektatuko dira, sarrera doakoa izanik.

GETXO | Film laburren lehiaketa

GETXOEXPRESS

Getxoko Udalaren Gazteria Saila. GetxoLan. Getxoko Kultur Etxea. Cultur Klip elkartea
Lugar de encuentro: Muxikebarri Arte, Kultura eta Kongresuen zentroa.
Información: 684242813
Reservas: 684 242 813

18:00etan.

Euskara, Gaztelera
Leku mugatuak
¿Te gusta? Compártelo
Más actividades