Frankismoak homosexualitatea gogor jazarri zuen; sexu bereko bikoteen arteko maitasun-adierazpenak debekatuak zeuden, batez ere, espazio publikoetan. Honen guztiaren ondorioz, kolektiboko pertsonek euren artean ezagutu ahal izateko, hizkera propioa sortu zuten. Bisita gidatu hauek dokumentu argitaragabeen eta grabatutako lekukotasunen bitartez, ligatzeko espazioak nola ezartzen eta LGTBIQ pertsonen artean giza-harremanak nola sortzen ziren ezagutaraziko digu. Harreman horietan, aisialdia eta kultura funtsezko elementuak izan dira LGTBIQ mugimenduarentzat.