Topaketa hasiko dugu jatorria kontinente afrikarrean duten hainbat komunitate gure etxera gonbidatuz eta honetarako “Antzasti – Euskaldunon Etxean” bisita gidatua egingo diegu. Horren ostean, suaren inguruan elkartzea kultura guztiok konpartitu dugun zerbait denez, sua egin eta bere inguruan, aurreko hamabostaldian landutako bi tailerren emaitza ikusi eta dastatuko dugu protagonisten eskutik: jatorria kontinente afrikarrean duten hainbat komunitateko eta jatorri euskalduneko ipuin tradizionalak eta gastronomia tailerrean prestaturiko jakiak. Saio bakoitzean zortzi lagun elkartuko dira, lau jatorria kontinente afrikarrean duten komunitateetakoak eta lau euskaldunak.