Gure ondarea ikuspuntu inklusibotik eta irisgarritik interpretatu al daiteke?
Sarritan ziurtzat jotzen dugu ondarea pertsona ororen eskura dagoela, baina komunikatzeko formatu irisgarria behar duten pertsonak ahazten ditugu.
Horixe da aniztasun funtzional sentsoriala (entzumena, ikusmena) edo kognitiboa duten pertsonen kasua, zailtasunak dituztenak eurena ere baden ondareaz gozatzeko.
Urduñan inklusio hori sustatu nahi izan dugu, baita Totem Turistikoen informazioa formatu irisgarrian eskaini ere aniztasun funtzional sentsoriala (ikusmena, entzumena) edo kognitiboa duten pertsonentzat. (Ikuspegi irisgarria duten audioak eta testuak tipografia eta gorputz handituekin. Era berean, publiko ororentzat ulergarriak diren edukiak diseinatuko dira eta audioak antzeztuko dira).
Gerturatu gu bisitatzera eta, Totemetan eskaintzen ditugun audio berrien bidez, Urduña Erdi Aroko hiriko ondare garrantzitsuaz gozatu ahalko duzu. Era berean, aukera izango duzu gure bisita gidatuetako bat burutzeko, zeinekin gure hiriko zenbait aro historikotako gizartean eta bizitzan murgilduko garen.