Ondarearen Europako Jardunaldiak Bizkaian
Esparru gaia eta helburuak ezagutu: “Bide, sare eta loturen ondarea”
23 urte parte-hartzen. Ezagutu zer egin dugun
Ezagutu nola parte hartu Bizkaiko OEJetan
Inspirazioa behar izatekotan, hemen hainbat adibide aurkitu ditzakezu
Zure OEJ proposamena aurkezteko fitxa bete eta bidali
UNESCO Ondare Immateriala horrela definitzen du: “Komunitateek, taldeek eta, kasu batzuetan, gizabanakoek beren ondare kulturalaren osagai gisa aitortzen dituzten erabilerak, adierazpenak, ezagutzak eta teknikak – berezko dituzten tresna, objektu, tresna eta espazio kulturalekin batera –.
Ondare hori belaunaldiz belaunaldi transmititzen da, eta komunitateek eta taldeek etengabe birsortzen dute, ingurunearen, naturarekiko elkarrekintzaren eta historiaren arabera, nortasun- eta jarraitutasun-sentimendua txertatuz, eta, horrela, kultura-aniztasunaren eta giza sormenaren errespetua sustatzen lagunduz”.
Ondare Immateriala esparru ezberdinetan adierazi daiteke. Esparru guzti horiek ez dira hermetikoak, hori dela eta, elementu kulturalak esparru desberdinetan ageri daiteke edota elkar loturik.
Ondare Immateriala ondare materialarekin esturik lotuta dago. Tresna, musika instrumentu, jantzi, janari edo leku zehatz batean adierazi daiteke. Horregatik guztiagatik, Ondare Immateriala espazio eta objektu zehatzetan agertzen da.
Kulturaren ahozko tradizioak
Ikuskizunaren arteak
Usadio sozialak, errituak eta jai-ekitaldiak
Naturarekin eta Unibertsoarekin lotutako ezagutzak eta erabilerak
Artisau-teknika tradizionalak
Hizkuntza Ondare Immateriala da, kultura transmititzeko tresna nagusia baita. Euskalki mota desberdin guztiak eta hizkuntza berbera erabiltzeko mota desberdinak, hika esate beterako, ondare immateriala osatzen dute.
Toponimia Bizkaiko Ondare Immateriala osatzen du. Are gehiago, ahozko tradizioak, adibidez, esaera zaharrak, asmakizunak, ipuinak, sehaska-kantak, elezaharrak eta diru-eskeen koplak Ondare Immaterialaren parte dira (Año Nuevo, Reyes, Santa Ageda, Marzas, Eguen Zuri, Carnaval, Marijesiak, eta abar.)
Ogibideetako berariazko hizkuntza herri edo komunitate bateko Ondare Immaterialaren parte da. Ondare hau, ahoz-aho transmititzen denez, lekuz leku eta igorlez igorle aldatzen doa.
Ikuskizun arloan, musika instrumentala eta abestutako musikaz hitz egin daiteke, adibidez, erromeriak, txarangak, tanborradak edo dianak.
Dantza tradizionalak ere, adibidez, Dantzari-dantza, Kaxarranka, Ezpatadantza Arretxinagan, Arkuen dantza Lanestosan, eta abar.
Nahiz eta Bizkaian ohikoa ez izan, antzerki popularra ere aipatu daiteke. Adibidez, Muxikako el Entierro del Pellejo, edota Eguberrian, Aratusteetan edo Aste Santuan egiten diren eszenifikazio guzti horiek.
Musika instrumentuak, maskarak, jantziak eta gorputz apaindurak adierazpen kulturaletan erabiltzen direnean Ondare Immaterialaren parte ulertu daitezke.
Bizitzarekin eta heriotzarekin lotutako errituak Ondare Immateriala dira, hala nola igarotze errituak: jaiotza, haurtzaroa, gaztaroa, ezkontzak, haurdunaldia eta heriotzari, doluari eta abarri buruzko sinesmenak.
Adibidez, “Maritxu Tailetako” abestia hortz bat erortzerakoan, “Maritxu Tailetako, gona gorridune eutsi hagin zaharra ta ekazu barrie”.
Urteko zikloari lotutako jaiak, hala nola Gabonak, Aratusteak, Marzak, Aste Santua, San Joan edo Santu Guztiak. Jai ekitaldi bakoitza, bere sinesmen, erritu, kantu, dantza, jolas, janzkera eta bazkari tradizionalak… herri guztietan egiten direnak.
Baseliza eta herriko jaiek, oro har eliza- eta erlijio-egutegiarekin batera, herri bakoitzeko jaiak bere ezaugarriak ditu.
Joko eta kirol tradizionalak, umeen eta helduen jokoak, baita sukaldaritza tradiziok Ondare Immaterialaren adierazpenak dira.
Halaber, soziabilitate kolektiborako moduak eta ohiturazko zuzenbideak arautzen dituen erakundeak, hala nola kofradiak, ermandadeak eta txokoak, eta komunitatean egiten diren lanak (auzolana, bidegintzea…) Ondare Immateriala osatzen dute.
Arlo honen barruan, faunaren, floraren, meteorologiaren, ilargi-zikloen, urtaro-aldaketen eta abarren inguruko sinemenak sartzen dira.
Baita medikuntza tradizionala ere, hainbat sendabideetan itzulia, sendabelarren erabilera, sendatzaileak eta gaixotasun batzuen kausei buruzko sinesmenak
Azken arlo honetan artisau-teknika tradizionalak eta erabilitako lehengaiak sartzen dira. Produktua bera baizik, ezagutzak, erabilitako teknikak, jarraitutako prozesuak eta erabilitako lehengaiak dira garrantzitsu.
Erremintak, jantziak, bitxiak, jantziak, osagarriak, ontziak, musika-tresnak, etxeko tresnak, jostailuak, inguru bateko artisautza tradizionaleko altzari bereizgarriak eta artilea, oihala, egurra, papera, beira, zeramika, zumea edo burdina bezalako lehengaiak.
Lehen sektoreko eginbeharretan (abeltzaintza, nekazaritza, arrantza, artzaintza eta ikazkinak) erabilitako teknikak, trebetasunak, usadioak eta prozesuak. Gaztaren, ogiaren, taloaren, txakolinaren, ardoaren eta marmeladaren salmenta, produkzioa, transformazioa eta trukea.
Ondare Immaterialaren ezaugarri nagusiak hauek dira: OI-a kolektibitate bateko kideen artean partekatzen da; Ahoz transmititu eta birsortzen da; orokorrean, haurtzarotik transmititzen da; gure memoria kolektiboaren parte da; kulturaren dimentsio materialarekin dago erlazionatua; normalean marko espazial eta denbora marko batean dago sartuta; gure bizi-modu eta egunerokotasunarekin lotuta dago; erritualizatua dago; esperientzia sentsorial bat da: arnastu egiten da, dastatu, ikusi eta sentiduen bitartez ulertzen da; bizirik dago eta dinamikoa da; ahula da, galdu daiteke.