Natur parkean murgilduta

Haritz eta pago-motzez betetako baso ederretan barrena, Urkiolan garai bateko euskaldunen bizimodura hurbiltzen gaituzten arrastoak ezagutzeko bisita egingo da. Eta ez hori bakarrik. Euskal Herriko izaki mitologiko nagusiaren gordelekua ere ezagutuko dugu: Anbotoko Mariren koba. Anboto mendilerro ikusgarri bateko tontorrik altuena da. Natur parkeak gailurrak igotzeko eta senderismorako aukera asko ekaintzen ditu. Historia handiko tokiak […]
Urkiolako sekretuak Errege-bidetik.

Urkiola ez da soilik mendigune bat, igarobidea da ere, gaztelar mesetatik eta Arabako lurretatik Durangoko hiribilduranzko eta euskal kostaldeko portuetaranzko zeharkaldian. Errege-bide honetatik merkantziak, pertsonak, berriak eta ideiak joaten ziren, eta bereinguruan ermitak, ostatuak eta nola ez, Urkiolako santutegia eraiki ziren. Juanjo Hidalgo historialariak guzti honetaz hitz egingo digu, iraganeko garaietara eramaten saiatuz, baina oraina […]
Lur gainean, itzal azpian

Nekazaritza Durangaldean oraindik bizirik dagoen ogibidea da. Leire Milikua Larramendiren Lur gainean, itzal azpian (2022) saiakera ardatz hartuta, ogibide horren inguruko gogoeta egingo dugu, emakumeek ogibide horretan izan duten parte-hartzea eta ordezkaritza publikoaren inguruan gogoeta eginda. Liburuaren egilearekin batera, eskualdeko nekazari emakume bik, , Alazne Intxauspe Elola, Bejondeizula eta Leire Ayala Mazorriaga, elkarrizketa-solasaldi formatuan gaia […]