Izen biko herria

Bizkaiko jaurerria merinaldez osatuta zegoen, eta horietako bat Zornotza dugu. Antzinetan lau ziren merinalde hau osatzen zuten elizateak: Amorebieta, Etxano Ibarruri eta Gorozika, baina azkenengo biak beste bide bat hartu zuten. Gaur egungo udalerria Amorebieta eta Etxano osatzen dute, arrazoi horregatik daukagu izen bikoitz hau, hala eta guztiz ere, berba egiterakoan Zornotza izenera joten dugu, […]

Bizkargi eguna: atzotik gaurkora

Jardunaldietarako bereziki egin den dokumentala aurkeztuko da, Bizkargi eguna urteetan zehar ospatzearen jatorria eta bilakaera jasoz. Erromeria hori eboluzionatuz joan da denborak aurrera egin ahala, eta historian zehar enklabe estrategiko honetan gertatu diren gertaeren ondorioz. Dokumentala ikusi ondoren, gaiari buruz hitz egingo da hitzaldi/ mahai-inguru batean. Bertan, protagonistetako batzuek parte hartuko dute.