HARRAPATU EGUZKIA URDINEAN!

Zianotipia esaten zaio XIX. mendearen amaieran, besteak beste, argazkiak, agiriak edo mapak kopiatzeko erabiltzen zen prozesuari. XX. mendearen amaiera arte erabili zen industrian, baina teknologiaren aurrerapenek arte-eremura zokoratu dute teknika hura. Zianotipia berreskuratzeko eta horren garrantzia nabarmentzeko, tailer praktiko bat antolatu dugu, helduentzat nahiz 7 urtetik gorako umeentzat, nork bere konposizioa egin dezan.

Dultzainen erakustaldia

Metalezko dultzainak fabrikatzeko erakustaldia eta Barakaldoko melodiak. Dultzaina Euskal Herriko jaiak eta erritu tradizionalak girotzeko erabiltzen zen artzain-tresna bat da. Lutxanako Dultzaina Tailer-Eskolak 25 urte baino gehiago daramatza instrumentu hau eta inguruko doinuak berreskuratzen. Erakustaldi honetan metalezko dultzainaren fabrikazioa erakutziko digute eta dultzainerazko doinu batzuk entzungo ditugu. Leku mugatuak, izena ematea beharrezkoa da. Informazioa eta […]

ApicARTE. Erlauntzak Errekatxon

Gaztainondozko erlauntzak bigarren bizitza batekin. Javi Gustranek zura landu egiten du, eta duela 80 urte baino gehiago Errekatxon erabilitako gaztainondo-enborrean egindako erlauntzak lantzen eman du denbora bat. Erlezaintza osagarri bat izan zen eta izaten jarraitzen du landa-ekonomian. Berreskuratu diren erlauntzak Errekatxokoak dira eta auzoko bizilagunek egin zituzten. Jarduera honetan, Javi Gustranen eskutik pieza bakoitzaren historia […]

Agate Deunako bideak

Agate Deuna inguruko ondare inmateriala ezagutzeko oinezko ibilbidea. Agate Deuna eguna otsailaren 5aen ospatzen da, XVI. Mendeko Agate Deunaren baselizaren inguruko herrietako biztanleek egiten duten erromeriarekin. San Blas lokarriak eta erroskillak saltzen den azokaz gain, mezak daude goizeko ordu desberdinetan. Baina tradizio honek Juan Santamariaren eskutik ibilbidean zehar ezagutuko ditugun ondare-elementu gehiago biltzen ditu. Elkargunea: […]