La Basconiako nabeen barrualdea

AVPIOP-IOHLEEko kide diren José Eugenio Villar eta Mikel Martínez Vitores-en eskutik, La Basconia fabrika zaharrean kontserbatutako nabeak bisitatuko ditugu, metal-eraikuntzen tailerra hartu zutenak. 1917an eraikitako hiru hormarte dira, XX. mendeko burdingintza bizkaitarraren ezaugarri den metalezko egitura hariztatua dutenak. Horietan era guztietako metalezko eraikuntzak egin ziren, hala nola metalezko zubiak, minerala garraiatzeko aireko lineak, energia elektrikoa […]

Basauriko altxor ezkutuen bila

Ibilbide honetan ondo baino hobeto ikusiko dugu urteen joan-etorrian Basaurik izan duen aldaketa. Lehengo baserri, soro eta arboladiak ia guztiz galdu dira. Basauri nekazaritza-herri izatetik industrialde handiz eta eraikin altuz beteriko hiri izatera pasatu da oso denbora gutxian. Arizko Dorretxean hasi eta Taberna Nagusian amaituko da sorpresaz betetako ibilbidea. Azalpenak jasotzeaz gain, pista-joko baten bidez, […]

Basauri Martxan BASILABASILABA…

Basauriko San Fausto jaiekin bat eginez, argazki-erakusketa bat antolatuko dugu, hasieratik gaur egungo jaietara arteko ibilbidea eginez, bertako tradizioak, koadrilak eta auzoetan nola bizi ziren ezagutuz. Erakusketa urriaren 2tik 22ra bisitatu ahal izango da, zentroaren bisita-ordutegian, 10: 45etik 12: 45era eta 16: 30etik 19:00etara. Era berean, gure adinekoen testigantzak bilduko dituen aurkezpen bat proiektatuko dugu, […]