Elorrio bitarteko estrategiko bezala.
Historian zehar Elorrioren kokapen geografikoak garrantzi haundikoa egin du herria, bai lurraldeen arteko muga gisa zein Komunikazioa errazteko gune bezala.
Haurren erbesteko bideak, Gerra Zibila.
Hitzaldia gerratik ihesi Euskal Herri osoko haurrek atzerrirako babes bila jarraitutako bideei buruzkoa izango da. Ebakuazio horien atzean elkartasun-sare aski bat egon zen, non hainbat herrialdetako pertsonak koordinatu ziren euskal haurrak beren etxeetako ateetara deitzen zuen basakeriatik babesteko. Horretarako, haurrek atzerrira egindako ebakuazioen testuinguru historikoa egingo da. Era berean, herriko 33 haur eta txikiren ebakuazioari […]
Arto orriekin jolasten eta sortzen
Baserrietan baratze eta ingurunetik jasotako materialekin hainbat elementu sortzen zituzten: artelanak, koltxoiak, dekorazioa, panpinak, jolasak… inguruan zegoenari probetxua ateraz. Tailer honetan hain erabilia izan den artoaren orria izango dugu lehengai nagusia. Esperientzia gidatu baten bitartez, materiala ezagutu eta zerbait propioa sortuko dute parte-hartzaileek. Dinamika ezberdinen bidez zentzumen guztiak esnatu eta erabiliko ditugu, materiala ezagutu, ematen […]
Liñaputzuak Elorrion
Elorrioko Udalak herriko liñaputzuei buruzko ikerketa sustatu eta finantziatu du. Aitziber González arkeologoak burutu du ikerketa. Hitzaldiak ikerketaren emaitzen berri emango du: bibliografia, artxibo historikoa, ikerketa toponimiko eta etnografikoa eta ahozko iturriek esaten dutenaren berri emango da hitzaldian. Ondare immaterialean zein leku du emakumeek egindako lanak?