“Bide Berdeate”, kirol ekitaldia Burdinmendi Bide Berdean.
Enkarterrialde landa-garapeneko elkarteak, Abanto-Zierbena, Artzentales, Galdames, Muskiz, Sopuerta eta Zierbenako udalekin batera, BIDEBERDEATE antolatu du Buscametas enpresaren bidez, azaroaren 17an parte-hartzaileak Burdinmendi Bide Berdera hurbiltzeko. Hitzorduak hainbat jarduera izango ditu azaroko igande honetan zehar. Ekitaldiaren topagunea Sopuertako Santa Ana pilotalekuan izango da. Hain zuzen ere, Bide Berdea ezagutzera emateko hainbat aktibitate dira, meatze-trenbidearen antzinako trazatua […]
Bide Berdetik paseatzea eta Bizkaia Zubiko pasabidera bisita.
ENKARTERRIALDE-PORTUGALETE-GETXO BIDE BERDETIK PASEATZEA, EL POBALEKO BURDINOLARA BISITA ETA BIZKAIA ZUBIKO PASABIDERA BISITA Senti ezazu Bizkaiko meatzearen historia Burdin Mendien bide berdeetan zehar paseatzen duzun bitartean. Bide horiek lehen trenbideak ziren eta bertatik mea garraiatzen zen, gaur egun, aldiz, ibiltzen edo bizikletan egiteko ibilbide bihurtu dira. Zuretzat egindako bisita gidatu baten bidez ikusi nola […]
Montellano, ibilbidea Galdamesen historiaren bideetatik
Bisitaldi gidatua, Carlos Glariaren eskutik Galdamesen historia ehuntzen duten hainbat bide batzen dira Montellanon. Auzo horretan, agertoki paregabea aurkituko dugu Galdamesko bizimodu tradizionalaren eta ondarearen hainbat alderdi ezagutzeko: antzinako bideak, iturriak, errekak, meatze-hondarrak, garai bateko abeltzaintzako kokalekuak eta heraldika, besteak beste. Gainera, Montellano Antonio Truebaren jaioterria izan zen, eta idazleak, sorterriak pilatzen zuen […]
Ezagutu Bizkaiko meatze historia Burdinmendi Bide Berdetik.
Burdinmendi Bide Berdea garai bateko trenbideazpiegitura bat da. Aspaldian, Enkarterriko mendietako burdin mea garraiatzen zen bide horretatik. Egun, oinez edo bizikletaz ibiltzeko bide bihurtu da, eta Enkarterria zeharkatzen du, Artzentalestik Kantauri itsasoraino, Muskizko Kobaron auzoraino, eta herri hauetatik igarotzen da: Sopuerta, Galdames, Abanto-Zierbena eta Zierbena. Bidearen 38,5 kilometroetan meatzehondakinak aurkituko ditugu, eta horiek Bizkaiko meatzaritzaren […]
HIZKERA BIZIA: GALDAMES EHUN BERBETAN
Carlos Glaria historialari eta filologoaren laguntzarekin, Galdamesko mintzaira tradizionalaren berezitasunak ezagutuko ditugu, eguneroko bizitzako hainbat eremuri buruzko ehun berba eta esamolde berezien bitartez; belaunaldiz belaunaldi transmititu dira. Oraindik diraute gure diraute gure ondare immaterialaren adierazgarri gisa etengabe gora doan globalizazioaren aurrean.