Burdinmendi Bide Berdea garai bateko trenbideazpiegitura bat da. Aspaldian, Enkarterriko mendietako burdin mea garraiatzen zen bide horretatik. Egun, oinez edo bizikletaz ibiltzeko bide bihurtu da, eta Enkarterria zeharkatzen du, Artzentalestik Kantauri itsasoraino, Muskizko Kobaron auzoraino, eta herri hauetatik igarotzen da: Sopuerta, Galdames, Abanto-Zierbena eta Zierbena. Bidearen 38,5 kilometroetan meatzehondakinak aurkituko ditugu, eta horiek Bizkaiko meatzaritzaren historia gogora ekarriko digute.
Ibilbidea 0 kilometroan hasi eta 14,5 kilometroan amaituko da. La Aceñako (Galdames) trenbide-geltoki zaharrean kokatuta dagoen Informazio Zentroa bisitatuko dugu, eta hainbat meatze-tunel zeharkatuko ditugu, baita Barrietasko meatze-kargalekua eta ondare-interesa duten hainbat meatze-aztarna ere, ibilbidean zehar.
Oharrak : leku-kopuru mugatua. Interpretazio-ibilbide gidatua, 14,5 kilometrokoa. Oinez egiteko, zailtasun txikikoa, Burdinmendi Bide Berdetik. Abiapuntura doan itzuliko da autobusez. Ekarri ura eta jantzi eta oinetako erosoak.
Ezagutu Bizkaiko meatze historia Burdinmendi Bide Berdetik.
Eguna
- 2024 Urriak 27
- 10:00 am
TOPAGUNEA
Ekintzaren hizkuntza
INFORMAZIO ETA ERRESERBAK
ANTOLATZAILEA