Merioaren ibilbidea

Ibilbide honekin lurraldean denborarekin garatzen joan ziren landa- eta hiri-ezarkuntza mota desberdinak ezagutuko ditugu. Egun osoko, autobusez egingo dugun, ibilbide honetan; Durangaldek Bizkaiarekiko izandako gizarte- eta politika- antolamendu bereziak ezagutuko ditugu. Garai herrian hasi. Momoitioko San Juanek lehenengoko mailaren egituraketa sozio-politikoa ulertuko dugu: Kofradia. Gero elizateak azaldu eta Garaiko Elizabarri, Udaletxea eta San Miguel Goiaingeruaren […]
Erritu eta ohiturak

Garai beti egon da lurrari oso lotua. Lehenago prozesioak eta letaniak egiten ziren uzta eta eguraldi ona eskatzeko, ekaitzak uxatzeko… eta oraindik ere mantentzen dituzte orduko ohitura batzuk. Garaiko herritarrek azalduko digute zein den oraindik bizirik mantentzen duten prozesioa eta zeintzuk ziren lehenago herriak egiten zituen errituak. Jarraian, Garaiko letania txiki baten simulazioa egingo dugu. […]