Astra eta Gernika-Lumoren eraldaketa: industria, gerra eta memoria

Trenbidearen etorrerak mugarri bat ezarri zuen Gernika-Lumon, nekazal sustraiak zituen hiribildua, eta ordutik aurrera industrializazio prozesuari ekin zion. Bisita honetan, paisaia industrial berri hori nola sortu zen ikusiko dugu, baita bertako espazio batzuk Gerra Zibilean funtsezko agertoki nola bihurtu ziren ere.

Gernikaren berreraikuntza gerra ostean

Noizbait galdetu diozu zeure buruari bizi zaren lekuaren hirigintza edo arkitekturari buruz? Zure herriko mapan ez dira bakarrik kaleen izenak agertzen baizik eta irudikatu eta eraiki zuten pertsonen ideiak ere. Gernikaren bonbaketaren ondoren hiri osoa berreraiki behar izan zuten. Ezagutu nolakoa izan zen prozesua eta konturatuko zara gerraostean inposatutako filosofiak gaur egun ikusgai dagoen hirigintzan […]

Gernikaren berreraikuntza gerra ostean

Noizbait galdetu diozu zeure buruari bizi zaren lekuaren hirigintza edo arkitekturari buruz? Zure herriko mapan ez dira bakarrik kaleen izenak agertzen baizik eta irudikatu eta eraiki zuten pertsonen ideiak ere. Gernikaren bonbaketaren ondoren hiri osoa berreraiki behar izan zuten. Ezagutu nolakoa izan zen prozesua eta konturatuko zara gerraostean inposatutako filosofiak gaur egun ikusgai dagoen hirigintzan […]

Gernika Jai Alai, arkitekturaren maisulana

Zesta-puntak, euskal kirolik internazionalenak, kirolaz haraindiko agertokia aurkitzen du Gernikan: Gernika Jai Alai frontoia. Eraikin hau, Secundino Zuazo arkitekto bilbotar ezagunak egina, arkitektura modernoaren maisulan izendatu zuten DOCOMOMO 2007 kongresuan. Bisita honetan, eraikinaren xehetasun arkitektonikoetan murgiltzeaz gain, barruan egiten den jolas zirraragarrira ere hurbilduko zara, munduko kirolik azkarrenera.

Alegria jauregia: etxebizitzatik museora

Euskal Herria Museoko bilduma Alegria edo Montefuerte bezala ezagutzen den jauregi Barroko sendoaren hormekin babestuta dago. 1733an berreraikia, ondoko Batzar Etxearekin lotutako pasarte askoren ondoren, eraikin hau Euskal Herriko historian erabakigarriak izan diren gertakarien lekuko izan da. Bizkaiko leinu nobleen etxebizitzatik Montefuerteko Kondeen udako bizilekura igaro zen, gaur egun Museo gisa betetzen duen funtziora arte. […]

Montefuerte Jauregia istorioak y leinuak

Ibilbide kronologiko batean, museoko piezarik garrantzitsuenean murgilduko gara, eraikinean bertan. Alegria etxeaz, bere maiorazkoaz, Bizkaiko beste etxe eta leinu nobleekin izan zuen harremanaz eta bere jabeek Batzar Nagusietan eta Bizkaiko lurralde antolaketan izan zuten garrantziaz hitz egingo dugu, besteak beste.

Montefuerte Jauregia istorioak y leinuak

Ibilbide kronologiko batean, museoko piezarik garrantzitsuenean murgilduko gara, eraikinean bertan. Alegria etxeaz, bere maiorazkoaz, Bizkaiko beste etxe eta leinu nobleekin izan zuen harremanaz eta bere jabeek Batzar Nagusietan eta Bizkaiko lurralde antolaketan izan zuten garrantziaz hitz egingo dugu, besteak beste.

Dorretxeak

Familiako tailerrak. Gaur egun Euskal Herria Museoa bezala ezagutzen dugun eraikina Erdi Aroan dorretxea izan zen eta famili tailer honetan eskulanen bidez, dorretxeen sorrera, ezaugarriak eta historian zehar izandako aldaketak landuko doguz.

Gernikako monumentuak eta memoria.

Gernika gaur egun bakearen ikur bihurtu da. Hemen memoria, adiskidetzearen menpe dago eta 80ko hamarkadan hasitako prozesuaren bitartez monumentu zenbait jarri dira hirian. Eduardo Chillida, Henry Moore edo Nestor Basterretxearen eskutik, besteak beste, hiria ezagutzen joango gara. Aurkituko ditugun monumentuei hitza emango diegu eta harria, brontzea, altzairua edo adreiluaren bitartez hemen gertatu zena kontatuko digute. […]

Paktismoaren iragana, oraina eta geroa. Historia eta politika mitotik haratago.

Uda ikastaroa Uda Ikastaro honetan, Erdi Arotik gaur egunera arte, paktismoaren ideia eta praktika aztertuko da, forma politiko gisa. Bere oihartzunak garai ezberdinetako pentsamendu politikoan azaleratuko ditugu, bere praktika instituzionalak aztertuko ditugu eta bere adierazpen kultural, herrikoi eta ondarezkoei buruz galdetuko dugu.   Egitaraua Balio akademikoa: 20 ordu Zuzendariak: Mikel Mancisidor de la Fuente, Deustuko […]

Gernikako hilerria: Gerra zibilaren lekuko

Ibilbide gidatua Gernikako hilerriaren gertatu diren aldaketak ezagutzeko XX. mendetik hona Gernikako Bakearen Museoak hiribilduko memoria eta ondare sinboliko, historiko eta kulturalaren parte bat ezagutzera emateko Gernikako hilerrian egingo den ibilbide hau eskaintzen du. Hilerriak historiaz betetako memoria lekuak dira. Ba al zenekien Zallo hilerria handitu egin zutela gerraostean? Gatazka honekin zerikusia duten espazioen ibilbidea […]

Nola jarri buruko zapia?

Euskal jantzi tradizionalak hainbat jai eta ospakizunetan ikusten ditugu. Buruko zapia osagarri garrantzitsua da, baina hau nola jartzen den jakitea ez da beti ohikoa izaten. Emakume batetik bestera transmititutako jakintza hau zabaltzeko asmoz egiten dugu ikastaro hau. Gernika-Lumoko Elai Alai Dantza taldeko kideen jakintzaz baliatuz, museora hurbiltzen direnek buruko zapia jartzen ikasiko dute.

Ondarea Bizkaia

Ondarearen Europako Jardunaldiak

BizkaiKOA
María Díaz de Haro, 11-1ª
48013 Bilbao

944066340

ondareabizkaia@gmail.com

Jarraitu gure sare sozialak:

Online Buletina

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD