Bizkaiko Zin-bidea

Bizkaiko Zin-bidea da Bizkaiko Jaunek Foruak zin egiteko zeharkatzen zituzten tokien zeharreko ibilbidea. Hotsandiko ekitaldia zen zin egitea, funtsezkoa, garai batean, Jaunen eta bizkaitarren arteko harremana adostu eta oinarritzeko garrantzi handia zuena. Bizkaiko Lurralde Historikoaren identitate politikoan barrena egiten den ibilbidea da, ondarea, historia, mendi-ibiltaritza eta paisaia elkartzen dituena.   Oharrak: ibilbidea autobusez izango da. […]

Burdin Hesiaren puskaketa. Gaztelumenditik Gamizmendira.

Eusko Gudarosteko soldaduek, Burdin Hesia deiturikoan, Bilbo defendatzeko huts egindako saialdi batean, 1937ko maiatzetik ekainera bitartean egindako bide beraietan zehar ibiliko gara. 4000 metroko ibilbide horretan, Bilboko defentsa-lerroan 2018tik 2024ra bitartean atzemandako eta induskatutako metrailadore-kokalekuak bisitatuko ditugu; Larrabetzuko Gaztelumendin hasi eta Gamiz-Fikako Gamizmendiren mendebaldeko aldean amaituko dugu bidea. Hala, bost metrailadore-kokalekuren arkitektura ikusteko aukera izango […]