Urdin eta berde artean

Lekeitio 700. urteurrena Itsasertzean, urdin eta berde artean sortu zen Lekeitio orain dela milioika urte baina lekeitiarrok, apalak, herribildu bihurtu gineneko 700ak baino ez ditugu ospatuko. Maria Diaz de Haro Bizkaiko Jaurerriko andereak eman zigun herri-kartaren urteguna aitzaki, Lekeition izandako gertaera esanguratsuenak dakarkizuegu, denak ezin. Elizapea, HANDIA handien artean, txiki geratu zaigu dena kontatzeko. Informazio […]

Lekeitio 700: “Euskaran gizarte mailan gertatzen ari den aldaketa”

Hitzaldiaren helburua Lea Artibain euskararen egoera nolakoa den azaltzea eta gaiari buruz elkarrekin hausnartzea da. Eskualdea izango da abiapuntua eta errealitate orokor horretatik Lekeitiok dituen berezitasunei erreparatuko diegu. Herri mailako hurbilketak azterketa-eremua ukigarriagoa egiten badu ere, euskararen egoera eta erabilera ez da homogeneoa gizarteko esparru eta talde guztietan. Ez alferrik esan ohi da euskararen erabilerak […]

Lekeitioko errekak: emakumeen lantoki eta bilgune

Lekeition izan ziren erreken (garbitegiak) memoria berreskuratu nahi izan dugu erakusketa honekin. XIX. mendetik aurrera errekak eraiki ziren udalerri ia guztietan arropak eta bestelako ehun eta oihalak garbitzeko. Lan gogor hau emakumeek egiten zuten, hasieran ibai ertzetan, geroago eraikitako erreketan, herritarren osasuna eta bizi kalitatea mantentzeko ezinbestekoa izan zena. Lantoki horiek, emakumeen sozializaziorako espazio ere […]

Lekeitioko euskara: beren interesa alderdi linguistikotik

Euskararen aldakortasuna hizkuntza biziaren seinale da, eta Lekeitioko aldaerak baditu hainbat ezaugarri aldakortasun horren adibide direnak, batzuk euskararen beste hizkera batzuekin partekatuak, beste batzuk, ostera, euskara ez diren beste hizkuntzetan topatzen ditugunak. Hizkuntzalari baten betaurrekoak jantzita, baina hizkuntzako kontuez jakinmina daukan edonori zuzenduta, Lekeitioko euskerak erakusten dituen erabilera batzuk izango ditugu mintzagai (azentua eta intonazioa, […]