Auzolanean egindako bidea: Fullaondotik Txatximintara.

60. hamarkadan, Maruri-Jatabe bezalako herri sakabanatuetan,  baserri bakoitzeraino heltzeko biderik edo errepiderik egotea ez zen ohikoena. Erakusketa honetan, istori bitxia aurkeztu nahi dizuegu: Maruri-Jatabeko auzoko batzuk  bide bat eraikitzeari ekin zioten: 6 m zabal eta 3,4 km luze den bidea. Orduko egunkarietan agertzen zen bezala, “neskalaguna” aurkitzeko asmoz egitean ari ziren bidea! Gure udalerriaren iragan […]

MARTZELA ETA GARAI: GARITIK PRODUKTURA

Martzela eta Garai berreskuratu diren bertoko bi gari-barietateren izena da. Hasteko, hazi den lekua bisitatuko dugu,  alea nolakoa den egiaztatzeko. Jarraian, ibilalditxo bat egingo dugu martxan dagoen azken errotaraino, Gaztañeta errotaraino, hain zuzen. Bertan, “Martzela” garia ehotuko dugu, gero, lortutako irin  horrekin, ogia eta “Martzela” izeneko garagardoa ekoizteko. Amaitzeko, produktu hauek dastatuko ditugu Jatazpi Txokoan.

KOPLARIAK KOPLARI (Maruri-Jatabe)

Agus Barandiaran herritarrak, urteak daramatza bere trikitixarekin batera munduko bazter guztiak alaitzen. Zer esanik ez Xabier Amurizak, bertsolaritzari egindako ekarpenaz!. Oraingoan, biak batu dira, “Koplariak koplari” hitzaldi berezia eskaintzeko. Koplak eta trikitixa uztartuz, Jatabeko doinuak gertutik ezagutzeko aukera izango dugu. Info eta erreserbak: 94.674.22.53 . euskara.maruri@maruri-jatabe.eus