Bide zahar baten berreskurapena.

Urte askoan erabili gabe, albo batera utzita eta ia ahaztuta egon den bide bat berreskuratuko dugu. Bide hau Usanditik Gorriñoz-era doa, eta aintzinako Zeinka-ziarregi auzora joateko bide naturala zen. Bide hau berreskuratzeaz gain, bere ezagutza zabaltzea eta bere historia ezagutzea izango da helburua.
Zeinka-Ziarregi auzoa ezagutuz

Zeinka-Ziarregi auzoa ezagutzeko aukera izango dugu, herriko plazatik hasita auzora arte egindako ibilbide baten bitartez. Bidean, Herribixi Kooperatibaren eskutik, antzeztutako pertsonaia ezberdinek agertuko zaizkigun elementuak azalduko dizkigute, auzokideeen parte-hartzearekin. Horrela, modu dinamiko eta dibertigarri batean ondare materialetik haratago auzoko historia, bizimodua, auzokideak… ezagutu ahal izango ditugu. Ibilbide bukaeran luntx-a egongo da.