
Abiadura eta distantzia handien aroan bizi gara, baina begibistan ditugu beste mundu baten aztarnak: herriak eta auzoak, baserriak, errotak eta burdinolak; baita lurraldea zain-sistema batek bezala zeharkatzen duten bide-sarea ere. Ibilaldi honetan Oma auzoan barneratuko gara antzinako bideari jarraiki, Kortezubiko landa-gizartearen mikrokosmos hori ezagutzeko.
Bidea izango dugu ardatz, iraganeko izenak, ofizioak eta harremanak kateatzeko. Azken batean, ondare ‘txiki’ horrek unibertso oso bat ezkutatzen duela ohartzeko.
UdalerriakKORTEZUBI
Jarraitu bideari! Ibilaldia Omako kultur paisaian.
Eguna
- 2024 Urriak 06
- Amaituta
- 11:00 am
TOPAGUNEA
Santimamiñeko aparkalekuan
INFORMAZIO ETA ERRESERBAK
946 255 053; udala@kortezubi.eus Oharrak: hitzordua hartu beharko da
ANTOLATZAILEA
Kortezubiko Udala