Santimamiñe bertsotan.

Bizkaiak “Gida Bira, gure museoak bertsotan” ekimenarekin ospatuko du Euskararen Eguna. Ekimenak Bizkaiko Foru Jauregia, foru museo eta aretoetako ondarea eta bertsogintza batuko ditu, bisitariei esperientzia kultural berezi eta erakargarri bat eskaintzeko helburuarekin. Santimamiñen: abenduaren 1ean, 12:00etan. Aissa Intxausti eta Aitor Etxebarriazarraga izango dira. Bisita gidatuan parte hartzeko izena eman beharko da ezinbestez museoan. 94 465 […]
Jarraitu bideari! Ibilaldia Omako kultur paisaian.

Abiadura eta distantzia handien aroan bizi gara, baina begibistan ditugu beste mundu baten aztarnak: herriak eta auzoak, baserriak, errotak eta burdinolak; baita lurraldea zain-sistema batek bezala zeharkatzen duten bide-sarea ere. Ibilaldi honetan Oma auzoan barneratuko gara antzinako bideari jarraiki, Kortezubiko landa-gizartearen mikrokosmos hori ezagutzeko. Bidea izango dugu ardatz, iraganeko izenak, ofizioak eta harremanak kateatzeko. Azken […]
Labar artea gizarte paleolitikoen komunikazioa sare gisa.

Paleolitoko artea gizarte ehiztari/biltzaileen komunikazio bisualeko tresnatzat jo da Lurreko hainbat tokitan. Bizkaiko Golkoan, haitzuloetako paisaiekin loturiko biztanleria-dentsitate handiari esker, ekoizpen grafikoa oso oparoa izan zen. Irudikatutako imaginak aztertuta, distantzia labur, ertain eta luzeko harremanen ibilbideak ezar daitezke, eta horiek erakusten dute eskualdeen arteko harremanak arinak eta ezin hobeto egituratuak zirela, hitzaldian adieraziko den bezala. […]
Urdaibaiko paisaiak

Paisaia behatzeko eta interpretatzeko haurrentzako tailerra. Paisaia, historia liburu handi bat bezalakoa da; bertan irakurri ahal izango dugu giza jarduera nola garatu den historiaurretik, eta baita gizakion jardunak klimarekin, florarekin eta faunarekin izan duen harremana. Tailer honetan behatzaileak prestatu nahi ditugu, behatzailerik gabe ez baitago birsorkuntzarik eta, beraz, ez dago paisaiarik. Paisaiak natura eta ondarea […]
Kondairazko paisaia, ipuin kontaketa

Publiko guztientzako jarduera. Jose Migel Barandiaranek Santimamiñeko haitzuloa aztertu zuenean, ez zuen bakarrik atariko aztarnategian zegoen kultura materiala (harrizko tresnak, zeramikazko ontziak, faunaren eta gizakien aztarnak) berreskuratu. Horrekin batera, galtzear zegoen ondare immateriala ere bereganatu zuen, antzinako kondaira mitologikoz osatua. Belaunaldiz belaunaldi ahoz transmititutako kontakizun horiek, Ereñozarreko gailurrean, Omako haranean eta kobazuloaren sakoneran hedatu eta […]