2024 ITINERANCIAS-IBILTARITZAK (Bizkaia 3. modulua -aurrez aurrekoa-)
Parte hartzeko metodologia eta dinamikak hirikoak ez diren eremuetako proiektu kulturaletarako.
Zer da Itinerancias-Ibiltzaritzak?
Itinerarancias-Ibiltaritzak prestakuntza eta ezagutza sortzeko gunea da. Formatu hibridoa du: aurrez aurrekoa eta online. Hala, prestakuntza-proposamena da, kultur ondarearen arloan lan egiten dutenentzat edo jardunbide kulturalekin eta landa-ingurunearekin loturiko ezagutzak eskuratu nahi dutenentzat sortu dena.
Zergatik metodologiaz eta egiteko moduez aritzeko jardunaldi bat?
Gizartearen parte-hartzea da herritarrak kultura-eragileekin, elkarte-sarearekin, gizataldeekin eta erakundeekin harremanak izateko oinarrietako bat. Itinerancias-Ibiltaritzak programa landa-eremuko ondare-komunitateekin, kulturarako eskubidearekin (oinarrizko ondasun gisa) eta herritarren parte-hartzearekin lotutako gaien inguruan elkarrizketa bati ekiten saiatzen da, zuzeneko demokraziaren adierazpen gisa.
Horretarako, behetik-gorako jardunbideak eta prozesuak izango dira hizpide, herritarrak, elkarte-sarea eta tokiko komunikateak inplikatzeko eta horiekin “batera” proposamenak egiteko, belaunaldiarteko eta testuinguruan kokatutako ikuspegi inklusibo batetik. Landa/hiria edo erdialdea/kanpoaldea binomioen gaineko hainbat dinamika eta harreman sartzea, topaketaren beste ardatz osagarri bat da, eta horri esker, lurraldearen, bertoko iruditerien eta egiteko moduei buruzko ikuspegi zabala eta hedatua izateko aukera izango dugu.
Parte hartzeko metodologia eta dinamika horiek, 2018. urteaz geroztik ezartzen ari garen tresnen eta baliabideen zati dira, eta, gainera, Kultura eta Kirol Ministerioak hirikoak ez diren eremuetako kultur jarduerez egin duen deialdiaren (Next Generation funtsek diruztatuta) ildo estrategiko baten barruan daude.
EGITARAUA
➔ 10:00: Jardunaldiaren aurkezpena.
Aintzane Eguilior. Ondarea Bizkaia. www.ondareabizkaia.eus
➔ 10:05: Ongi etorria El Pobaleko burdinolara.
Marta Zabala (zuzendaria) eta Carlos GlarIa. Museoa eta Lurraldea
➔ 10:20: María Montesino (Itinerancias-Ibiltaritzak proiektuaren koordinatzailea). Zer dira dinamika parte-hartzaileak? Intuizioaren eta metodologiaren artean.
➔ 10:35: Jardunbide egokiak
Jesús Fernández. Ecomuséu La Ponte. Sarean lan egiten: kultur ondarea landa-testuinguruetan.
Goikolau elkartea (Berriatua). Elkartze-ehunaren garrantzia tokiko ondarea berreskuratu eta kontserbatzeko.
Cristina Amezaga eta Elena Amezaga (Antzasti Museoa) Dima. Lurraldea aintzat hartzen: topaketak, ikerketa eta koaderno etnografikoak.
➔ 11:15: Foro irekia
Mahai-ingurua izango da bertaratuko direnekin, jorratutako gaiekin loturiko zalantzak, esperientziak eta komentarioak partekatzeko.
➔ 12:35: Tailerra
Jardunaldia amaitzeko, dinamika parte-hartzaile baten eskutik, metodologia parte-hartzaileekin loturiko tresnak eta baliabideak landuko ditugu.
➔ 13:30: Bisitaldia burdinolara
➔ 14:00: lunch-a
2024 Ibiltaritzak
Eguna
- 2024 Apirilak 18
- Amaituta
- 10:00 am
TOPAGUNEA
ANTOLATZAILEA