Gerra pribatuak, armak eta heriotzak Behe Erdi Aroko Euskal Herrian

XV. mendean, familia nobleen arteko borroka bortitzek astindu zituzten euskal lurraldeak: Bando-borroka izenez ezaguna. Solasaldi honetan, Ekaitz Etxeberria eta Jon Andoni Fernández de Larrea historialariek enfrentamendu haien alderik gordinena eta errealena erakutsiko digute: nola borrokatzen zen, zein arma erabiltzen ziren eta nolako zauriak zituzten borrokalariek. Ikuspegi zuzena eta gizatiarra gatazka historiko haren basakeria hobeto ulertzeko. […]

Haize-orratzez haize-orratz. Artearen Historian zeharreko bidaia, haizeak bultzatuta.

Gure “Haize-orratzak Bizkaian” erakusketari amaiera emateko, Jesus Muñiz arte-historialariak hitzaldi bat emango du El Pobaleko Burdinolan. Bertan, haize-orratzez haize-orratz bidaia original bat proposatuko digu, arte unibertsalaren hainbat garai eta monumentu zeharkatzeko. Hitzaldiaren ondoren, Jose Pablo Arriagaren instalazio artistiko honetara egindako azken bisita gidatuaz gozatuko dugu, Euskal Museoko haize-orratzen bilduma batetik abiatuta, Burdinolako lan-espazioak estetika borobil […]

Topaketaren artea: egurra, burdina eta sua

Jose Pablo Arriaga artistaren hitzaldia eta erakustaldi zuzena   Maiatzaren 17 larunbatean, Museoen Nazioarteko Eguna (MNE) ospatzeko, Jose Pablo Arriaga eskultorearen bisita izango dugu. Bere lanaz hitz egingo digu, eta bereziki, 2024an El Pobalen inauguratu genuen “Haize-orratzak Bizkaian” aldi baterako erakusketarako sortu duen piezaz. Tradizioa eta abangoardia lotzen dituen proposamen artistikoa, burdinaz forjatutako haize-orratz historikoak […]

Lehen Kaligrafia Jardunaldiak Enkarterrietan (tailerrak)

Sar zaitez eskuizkribu historikoen idazketaren eta ilustrazioaren arte liluragarrian! Ikasi letra larriz egindako kaligrafia eta maiuskula zeltendekorazioa, teknika historikoak erabiliz lumatxekin, pintzelekin eta tintekin.   Programa: Jornadas caligrafía – Kaligrafia Jardunaldiak Muskiz 2025     Kaligrafiako tailer praktikoak (Marisa Lacarta  kaligrafoa eta Javier Gandarillas ilustratzailea). Muskizko Liburutegian 10:00etan eta 16:00etan Otsailak15 kaligrafia tailerra Otsailak 22 […]

Lehen Kaligrafia Jardunaldiak Enkarterrietan

Sar zaitez eskuizkribu historikoen idazketaren eta ilustrazioaren arte liluragarrian! Ikasi letra larriz egindako kaligrafia eta maiuskula zeltendekorazioa, teknika historikoak erabiliz lumatxekin, pintzelekin eta tintekin.   Programa: Jornadas caligrafía – Kaligrafia Jardunaldiak Muskiz 2025   Otsailak 8 Hitzaldia (Oriol Martí y André Antón kaligrafoak). Salazar Jauregian, Muskiz 12:00etan Kaligrafiako tailer praktikoak (Marisa Lacarta  kaligrafoa eta Javier […]

El Pobal bertsotan.

Bizkaiak “Gida Bira, gure museoak bertsotan” ekimenarekin ospatuko du Euskararen Eguna. Ekimenak Bizkaiko Foru Jauregia, foru museo eta aretoetako ondarea eta bertsogintza batuko ditu, bisitariei esperientzia kultural berezi eta erakargarri bat eskaintzeko helburuarekin. El Pobaleko Burdinolan: abenduaren 1ean, 11:30etik aurrera. Iruri Altzerreka ibiliko da bertsotan, Olentzero eta Mari Domingi ere museoan izango dira egun horretan. Bisita […]

Pika bat Flandrian

    “Aroztegiko topaketak” zikloaren barruan, National Geographic aldizkariko kolaboratzaileak, Xabier Armendarizek, “Pika bat Flandrian” izeneko hitzaldia emango du. Bertan, Euskadin hain ezezaguna den euskal armagintzaren historia ezagutuko dugu, baita Europan ospetsua dena ere. Zuen zain gaude!  

Ibilbide kulturala: “Abellanedatik Muñatonesera”

Ibilbide kulturala “ABELLANEDATIK MUÑATONESERA: Arte gotikoa Enkarterrin. Muñatoneseko San Martingo tailua eta Muñatones-Salazar leinua” Enkarterrietako Museoak eta El Pobaleko Burdinolak antolatutako ekintza. Museotik Muñatoneserako joan etorriak autobusez burutuko dira. Doako ekintza. Aldez aurretiko izena-ematea ezinbestekoa da Museoko web orrian, hemen. Azaroak 12, asteartea. Ibilbide gidatua Jesús Muñiz Petralanda eta Iñaki Gutierrez-en eskutik. Ordutegia: 10:00. Enkarterrietako […]

“Bide Berdeate”, kirol ekitaldia Burdinmendi Bide Berdean.

Enkarterrialde landa-garapeneko elkarteak, Abanto-Zierbena, Artzentales, Galdames, Muskiz, Sopuerta eta Zierbenako udalekin batera, BIDEBERDEATE antolatu du Buscametas enpresaren bidez, azaroaren 17an parte-hartzaileak Burdinmendi Bide Berdera hurbiltzeko. Hitzorduak hainbat jarduera izango ditu azaroko igande honetan zehar. Ekitaldiaren topagunea Sopuertako Santa Ana pilotalekuan izango da. Hain zuzen ere, Bide Berdea ezagutzera emateko hainbat aktibitate dira, meatze-trenbidearen antzinako trazatua […]

Bide Berdetik paseatzea eta Bizkaia Zubiko pasabidera bisita.

Patrimonio mundial actividades (2)

ENKARTERRIALDE-PORTUGALETE-GETXO BIDE BERDETIK PASEATZEA, EL POBALEKO BURDINOLARA BISITA ETA BIZKAIA ZUBIKO PASABIDERA BISITA   Senti ezazu Bizkaiko meatzearen historia Burdin Mendien bide berdeetan zehar paseatzen duzun bitartean. Bide horiek lehen trenbideak ziren eta bertatik mea garraiatzen zen, gaur egun, aldiz, ibiltzen edo bizikletan egiteko ibilbide bihurtu dira. Zuretzat egindako bisita gidatu baten bidez ikusi nola […]

Benakeroen jardueratik kiskaltzeko labeetara.

Lau kilometro inguruko ibilbideak Tocotarroko gainak zeharkatuko ditu, Pobeña eta Covaron artean, meatzaritzako istorioez beteriko bideetan barrena. Pobeñan hasiko dugu ibilbidea, benakeroen iragana azalduko dugu, eta, katetxodun bagoneten trazaduratik, Campomarreko kargalekuaren hondakinetara iritsiko gara. Orconerako Iron Ore garbitegia bisitatuko dugu, non Trianotik zetozen lurrak garbitzen ziren, Cabilara igoko gara, eta Cobarongo kiskaltzeko labeetara iritsiko. Meatzaritza, […]

Munduaren Erdi Aroko ikuspegia Cresquesen atlasetik abiatuta.

Erdi Aroaren hasieran, munduaren irudia sinbolismo kristauak menderatzen zuen: mundua Bibliak esaten zuen bezalakoa zen. Baina, pixkanaka, Erdi Aroko bidaiariek beste errealitate bat ezagutu zuten eta, aldi berean, mito berriak sortu zituzten: katamotzak, Preste Juan herrialdea, Brasilgo uhartea… Munduaren ikuspegi berri hori 1375ean islatu zen Cresques mallorcarraren mapan -Erdi Aroko kartografia nautikoko lanik nabarmenena-, mundu […]