Bidexka berezi batetik ibiliko gara. Garai batean, San Pelayo/Arza haran ezkututik, Sopeñako bide zaharra Errege Bidearekin lotzen zuen, Errotaiega-Rodaiegatik. Ibilbide horren bidez, inguruko ondare kulturalera eta naturalera hurbilduko gara.
Oharra: 11km lineal inguru + aukerako 3km (edo elkargunera Bizkaibus-en bidez itzultzeko aukera ). 3 ordu eta erdi iraungo du gehien jota ibilbideak, lasai ibiltzen, estrata, bidezidor eta mendi-bideetatik. Oinetako eta jantzi egokiak (inguru eta eguraldiaren arabera) ekarri behar dira (kapusaia, euritakoa, …) eta ur nahikoa. Beheranzko profil suabea du ibilbideak, ia desnibelik gabe, baina luzera eta bide-zoru motak direla eta, ez da egokia mugitzeko zailtasunak edo lesioak dituztenentzat.
Haran barruko bideak: Arzatik Molinarrera.
Eguna
- 2024 Urriak 06
- Amaituta
- 9:00 am
TOPAGUNEA
Ekintzaren hizkuntza
INFORMAZIO ETA ERRESERBAK
ANTOLATZAILEA