Adin guztiei zuzendutatako ibilbidea da (10 urtetik aurrera) eta Ingurumen Aretoko hezitzaileetako batek gidatuta. Gutxi gorabehera 2 ordu eta erdian, kontserbazio-egoerarekin, biodibertsitatearekin eta gune horren kudeaketarekin lotutako hainbat alderdi aztertuko dira.

Jarduera 10:30ean hasiko da Ingurumen Aretoan. Bertan, inguruko hegaztien argazkiak, Bolue aldeko argazki zaharrak eta foto-tranpeo bidez harrapatutako faunaren irudiak ikusi ahal izango dira. Ibilbidea 13:00etan amaituko da, hezegunean.

Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Aretotik baieztapena jasotzea:

688 88 35 96 / info@ingurumenaretoagetxo.eus

Web: http://www.ingurumenaretoagetxo.eus

 

 

Tags: GETXO
Ekintza mota

Bolue Hezegunean zeharreko ibilbide gidatua.

Eguna

2024 Abenduak 14
Amaituta
10:30 am

TOPAGUNEA

Getxo Ingurumen Aretoa / Larrañazubi auzoa 12 B, Getxo

Ekintzaren hizkuntza

Gaztelera