ARRA Elkartearen eskutik, Roberto Rodet Villa (1915-1989) margolariaren sormen prozesuan zehar ibilbide bat egingo dugu, Balmasedako bere estudioan, Erdi Arotik datorren eraikin baten lehen solairuan kokatua, barrualdea bere historia errespetatuz kontserbatu eta apaindua duena.
Gerraosteko Euskal Artisten belaunaldiko margolari adierazgarria. Cézanneren posinpresionismoa hartu zuen erreferentetzat, eta Arteta eta Aranoa euskal maisuen klasikotasun modernoak ere erakarri zuen.
Bere lanetan, konposizio-egitura ikasia, kolorean zuen muturreko sentsibilitatea eta sinpletasun formala nabarmentzen dira, abstrakzioraino eraman zuena, batez ere bere paisaietan. Margolaritzaren inguruko uste sendoak dituen artista, abangoardista, muralista eta arte zaharberritzailea. Euskal Pinturaren panoraman arrasto pertsonala utzi duen egilea.
Liburuak, olerkiak, antzinako egurrezko tailak, altzariak eta hainbat objektu, inspiratzeko eta bizitzeko bere jaioterria aukeratu zuen margolari polifazetiko honen aurpegi artistiko eta gizatiarrera
Rodet Villa-ren estudioa: Artista arima, margolari eta poeta.
Eguna
- 2024 Abenduak 21
- Amaituta
- 11:00 am
TOPAGUNEA
Ekintzaren hizkuntza
INFORMAZIO ETA ERRESERBAK
ANTOLATZAILEA
HURRENGO ERREPIKAPENAK