Encartada Fabrika Museoak “Azaroa: Erakustaldien hilabetea” hitzorduaren edizio berri bati ekingo dio aurten ere. Bisita berezi hauetan makina desberdinen erakusketa praktikoa ikusteko aukera izango dugu.
Larunbat guztietan, bi saio, azar. 16 salbu (3).
Azaroak 9 – 11:00 eta 12:30tan – Ehungailuaren eboluzioa
Soledad Santisteban eta Joaquín Marco Saenz de Ormijana izango dira erakustaldi honen arduradunak. Jarduera bilbe eta irazki bidezko ehunaren oinarrizko printzipioetan oinarrituko da. 50 minutuko iraupenarekin, Soledadek artisau-ehunaren oinarrizko elementuen funtzionamendua azalduko du. Joaquinek, beste aldetik, ehungailu automatizatu baten funtzionamendua erakutsiko digu batetik bestera gertatutako garapena ikasteko. Tailer egokia 8 urtetik gorakoentzat.
Azaroak 16 – 11:00; 12:00 eta 13:00etan – Jacquard ehungailua
Laurentino de Cabo Cordero, Leongo artilearen artisaua, izango da La Encartada S.A.renak ziren hiru Jacquard ehungailuetako bat martxan jartzeko arduraduna. Ehun urte baino gehiagoko pieza hau, 2011n zaharberritua, oihalak egiteko erabiltzen zen. Jatorri katalanekoa da, Durán Cañamerasen Sucesores etxearena, 1905-1906 ingurukoa.
Azaroak 23 – 11:00 eta 12:30tan – Tailer mekanikoa
Oraingo honetan, gure makinen berreskurapenetan beharrezkoa dugun pieza bat, fabrikako tailer mekanikoan nola egiten den ikusteko aukera izango dugu. Miguel Angel Martínez Vitores, hamarkada bat darama La Encartada Fabrika-Museoarekin elkarlanean metalaren munduari buruzko jakintza osoa eskainiz.
30-40 minutuko saio horietan, lantegiko tailer mekanikoari balioa emango zaio, makinak konpontzeko ezinbesteko espazio gisa. Oraingoan, Miguel Angelek pieza berri baten planteamendua, diseinua eta mekanizazioa egingo du, fabrikako makinetako batean hondatutako beste bat ordezteko.
Azaroak 30 – 11:00 eta 12:30tan – Pertxa eta ebakitzailea
Joaquín Marco, La Encartada Fabrika-Museoaren makineria guztia berreskuratzen duen zaharberritzailea, 1905eko Snoeck oihalentzako pertxa eta XX. mende hasierako tundidorea martxan jartzeko arduraduna izango da. Pertxaren kardu naturaleko danborrak ilea artilezko zuntzetatik aterako ditu gure aurrean, eta oihalari ehundura egokia emango dio batanetik igaro ondoren. Gero, tundidorea ikusiko dugu pertxan ateratako ilea mozte eta berdintze lanetan.
Tarifa: 3,50 € pax; 12 urtetik beherakoak doan
TARIFA KONBINATUA BISITAREKIN > 7 €, 12 urtetik gorakoentzat (ez dago sarrera konbinatu murrizturik)
Azaroa, erakustaldien hilabetea La Encartadan.
Eguna
- 2024 Azaroak 30
- Amaituta
- 11:00 am
TOPAGUNEA
INFORMAZIO ETA ERRESERBAK
ANTOLATZAILEA
HURRENGO ERREPIKAPENAK