Bisitaldi gidatua eta hitzaldia, Mª José Torrecillaren eskutik.
Orozko burdina lantzeko arloan nabarmendu zen bereziki; izan ere, burdinola ugari zegoen udalerrian, mendeetan zehar, inguruari aberastasun itzela ekarri ziotenak. Denboraren poderioz, ordea, egur-ikatza egiteko egur gutxi eta atzerapen teknologiko handia zegoenez, burdinolak ez ziren ekonomikoki bideragarriak, eta pixkanaka, bertan behera utzi ziren.
Etsi-etsian, Bizkaiko Jaurerriak laborategi moduko bat sortu zuen 1829an, lurralde osorako balio izan zuten teknologia berriekin esperimentatzeko. Eta hori Anuntzibaiko burdinola egundokoan egin zen. Eta guk haren hondarrak bisitatuko ditugu.
BETETA