Komiki baten aurkezpena eta zuzeneko emanaldia.
COVID-19aren pandemian, Agiantza elkartea Txurdinagako kiroldegia kudeatzeaz arduratu zen. Eta toki hori hainbat errealitateren bidegurutze bilakatu zen. Egun haiek nolakoak izan ziren erakusten da komikian: oso pertsona ezberdinek bide solidarioa ibili behar izan zuten elkarrekin, norabide ezberdinetan, eta elkarrengandik ikasi.
Komikia aurkezteko ekitaldian, egun haietan gertatutakoaz gogoeta egingo dugu, esperientziak partekatuko ditugu eta Eisier-en musikaz gozatuko dugu.