60. hamarkadan, Laukizen, beste landa herri batzuetan bezala, ez zegoen biderik edo errepiderik, ez behintzat gaur ezagutzen dugun bezala. Horregatik, udalerriaren arteko zirkulazioa errazteko, auzokideek beraiek egiten zituzten bideak “auzolanean”, nork bere “harri-koskorra” ekarriz.
Bisita honetan, Laukizko hauetako bide bat ezagutuko dugu “Goiertzu” bidea hain zuzen, eta bide hori egiten eta konpontzen lagundu zuen auzokide baten eskutik, zelan egin zen ezagutzeaz gain, nolakoa zen Laukiz 60. hamarkadan gogoratuko dugu.