Bideak auzolanean egiten zirenean

60. hamarkadan, Laukizen, beste landa  herri batzuetan bezala, ez zegoen biderik edo errepiderik, ez behintzat gaur ezagutzen dugun bezala. Horregatik, udalerriaren arteko zirkulazioa errazteko, auzokideek beraiek egiten zituzten bideak “auzolanean”, nork bere “harri-koskorra” ekarriz. Bisita honetan, Laukizko hauetako bide bat ezagutuko dugu “Goiertzu” bidea hain zuzen, eta bide hori egiten eta konpontzen lagundu zuen auzokide […]

GAZTEDI SOKATIRA TALDEA- LAUKIZEN ALDE, “TIRAKA”

Laukizko Gaztedi Sokatira taldeak. 50 urte baino gehiago daramatza kirol hau praktikatzen eta Laukiz izena munduan zehar eramaten. Zaila da Laukizen Klub honekin lotuta egon ez den edo orain lotuta ez dagoen familia bat aurkitzea. Hitzaldi-erakustaldi-tailer honetan, klubaren hastapenak kontatuko dizkizuegu, eta kirol honen nondik norakoak ezagutuko ditugu. Halaber, zuzeneko erakustaldi bat ikusteko aukera izango […]